Teknologia albisteak

Kultura sorkuntzarako laguntzak Getxon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-02 : 18:09

Getxoko Udalak herrian kultura sorkuntza bultzatzeko 3.000 euroko 40 laguntza bideratuko ditu. "Artelanak" egitera zuzendutako sorkuntza prozesu zehatzak garatzea da helburua, artelanen zentzu zabalean: (antzezlanak, bisualak eta plastikoak, ikus-entzunezkoak, musikalak, literatura testuak, koreografiak eta beste sormen diziplina batzuetakoak.

40 proiektu babestuko dira, bakoitzari, 3.000 euro emanez, atalka:

  • Sorkuntza eszenikoa: edozein motatako testu eszenikoen dramaturgia, dan-tza-koreografien diseinua, txotxongiloen lanak (testuak eta pertsonaiak sortzea). 4 proiektu.
  • Ikus-entzunezko lanak sortzea: ikus-entzunezko proiektu artistikoen gidoiak idaztea (publizitatekoak edo sustapenekoak ez direnak), edozein formatutarako, eta pieza artistikoak filmatzea eta editatzea. 3 proiektu.
  • Musika-konposizioak sortzea: partiturak idaztea, edozein motatako musika lanak sortzea, pieza artistikoak grabatzea eta editatzea. 7 proiektu.
  • Hezkuntzako proiektu kulturalak sortzea: umeei eta 16 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektuak, helburutzat dutenak ume zein gazteak sorkuntza artistikoko prozesura gerturatzea, betiere bitartekotza artistikoko prozesuak lehenetsiz. 3 proiektu.
  • Obra bisualak eta plastikoak sortzea, honako diziplina hauek barne hartzen dituztenak: pintura, eskultura, grabatua, forja, buztingintza, urregintza, grabatua, marrazketa, artisautza, oihalgintza eta instalazioak. 7 proiektu.
  • Beste sorkuntza diziplina batzuetako obrak sortzea: aurreko modalitateetako batean ere sartzen ez diren proiektuak, kultura sektorearen baitan garatzen direnak, ingurune digitalari, medio berriei eta arte digitalari lotutako proiektuak lehenetsiz. 8 proiektu.

Deialdiaren detaile gehiago hemen, eta Getxoko Udalaren webgunean oinarriak PDFan. Eskaera orria hemen lortu. Epea, azaroaren 30a arte.

Irudia Getxophoto jaialdi batekoa da, hirian urtero egiten den kultura-jarduera ezaguna.

Erantzun

Sartu