Google ikono berdiseinua egiten ari da. Gmail erabiltzen duzuenok igarriko zenuten, nola bere M nagusia loditu den eta Googleren kolore argiaz osatu den... Itxura batean gainerako produktuen ikonoak ere antzeko berdiseinu batera doaz. Bateratasuna eta konsistentzia bai, baina argitasuna dakarte ikono berriek? ez dira nahasgarri denak hain antzekoak izanda?
Irudiak erakusten ditu Gmail, Calendar, Drive, Docs eta Hangouts ikonoen berdiseinua. Batzuk gauzatu dira, eta beste batzuk, ikusi dugunagatik, oraindik ez. Hangouts-en kasuan, produktu berrizendapena dago, Meet delakoa da orain txat eta telekonferentzietarako aukera nonbait (mezularitza zuzen eta txatetan Googlek duen inkonsistentzia historikoan kapitulu bat gehiago).
Beste hainbat zerbitzutan ere badator aldaketa. Googleren aplikazioen multzoan ere, denak berdintsuak dira orain:
Batzuk bereizgarrixeagoak dira, baina kolore berdinekin, eta telefonoko interfaze batean ikono horiek guztiak batera bazenitu... ez ditu lanak ematen bereizteak?
Nolanahi ere, ez omen da ikono diseinuaren historian egin den bateragarritasun ahaleginik nabarmenena. Diseinu industrialeko softwareko liderretako batek, Autodesk-ek, hemen itsatsitako ikono sorta omen darabil bere produktuak identifikatzeko:
Erantzun
Sartu