Ekintzailetza sozialean formakuntza, ikastaro osoa edo saio solteak aukeran
Ekimen sozioekonomikoak bultzatzera zuzendutako ikastaro profesionalak antolatu du azaro-abendurako KoopFabrikak. Eskolak euskaraz izango dira, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko Eskoriatzako egoitzan. Ikastaro osoan eman dezake izena interesatuak, baina saioetarik gehienak "irekiak" dira zentzu batean, bertara bakarrik izena emanda joan zaitezke.
Bosgarren urtea da KoopFabrikak ikastaro hau antolatzen duena. Ikastaroa aurkeztean adierazi zutenez, "Ekintzailetza sozial kooperatiboaren premia areagotu egin da, komunitatearen beharrei proiektu zehatzen bidez erantzuteko; aurreko urteetako eskaintza indartuz, udalgintzaren gaiari heldu nahi diogu aurten"-.
Saio hauetan eman daiteke izena:
- AZAROAK 24: Ekonomia Sozialak eta Adierazle-Sistema.
- AZAROAK 25: Kooperatibismoa eta Lanaren burujabetza.
- AZAROAK 26: Lurraldea, Tokiko garapena eta Udalgintza Eraldatzailea.
- AZAROAK 30: Komunitatea, marketin komunitarioa eta komunikazioa.
- ABENDUAK 1: Pertsona eta lan-taldea proiektuetan.
- ABENDUAK 2: Proiektuen lan-arloa, enpresa-plana eta finantza etikoak.
- ABENDUAK 3: Feminismoa, parekidetasuna, intersekzionalitatea eta zaintza.
Saio horiez gain, beste bi osagarri egongo dira (ikasle ofizialentzako, nolabait esatearren), irudian ikusten den bezala.
Azaro-abenduko ikastaro haueran izena emateko, egin klik intereseko saioan hor goiko esteketan.
Ikastaroaren bigarren aukera egongo da berriz 2021ean, Hernaniko Iturolan eskainiko dutena, otsailaren 2tik martxoaren 25era. Hartan izena emateko,hemendik.
Erantzunak kargatzen...