Erresuma Batuko futbol jarraipeneraren teknifikazioa oso aurreratua dago. Apenas pertsonalik eskatzen duten kamera sistemak daude maila txikietako ligetan ere, eta horrek klub bakoitzak bere streaming aukerak saltzea ahalbidetzen du. Baina hutsak ere baditu sistemak, Eskoziako bigarren mailako partida batean, marrazain burusoilaren buruari jarraitzen zion kamerak automatikoki, baloia zelakoan.
Kasua gertatu da Eskoziako gizonezkoen 2. mailan, Scottish Championship delakoan.
Inverness Caledonian Thistle da maila horretako talde bat, eta kamera sorta bat du bere etxeko estadioan jarrita, automatikoki dabiltzana, Pixellot deritzon sistema komertzial batekin. Taldeko sozioek estadiora joan gabe ikus ditzakete partiduak, StreamAMG deritzon banatzailearen bidez. Partidak banan banan ere eros daitezke, 9,99 liberako prezioan (ez dirudi merkea). Harro iragarri zuten sistemaren ezarpena duela aste batzuk.
Baina, tira, erretransmisioa ez da beste munduko ezer. Kamera bat baloiari jarraitzen, eta horixe da ia guztia: nonbait badago espliker edo esatari bat, erretransmisioa egiten.
Automatizatua eta adimen artifiziala eta nahi duzuena, baina sinpleago ezin. Eta gainera huts egiten du, marrazain edo epaile laguntzailearen kasuak agerian utzi duen bezala: burusoil konpletoa bera, eta gainera eguzki izpiekin... Haren burua baloia delakoan, kameraren enfoke automatikoa behin eta berriro desbideratzen zen. Bideoan ikusten ahal da: baloiaren eta buruaren artean, zalantza egiten du kameraren jarraipenak.
Esatari gaixoak, erretransmisioaren aldeko gizaki bakarrak, barkamena eskatzen jardun behar izan zuen sarritan partiduan zehar.
Eta gainera ez zuten irabazi, bana egin zuten. Inverness Caledonian Thistle 1, Ayr United 1.
Beste bideotxo bat, iruzkin gehigarriekin, hemen. Reddit-eko hari batetik atera ditugu datuak.
Erantzun
Sartu