Hizkuntzaren garapena aztertzen duen Donostiako Basque Center on Cognition, Brain, and Language (BCBL) nazioarteko zentroak, bere BabyLab ikerketarako boluntarioak eskatu ditu berriro. Jaioberri eta haurtxoekin (34 hilabete bete arte) ikerketa egin nahi dute, eta guraso (eta haur) boluntarioen bila ari dira.
Guraso boluntarioak bazarete, hauxe da prozedura.
- BCBLra iritsi (Miramongo parke teknologikoan daude Donostian), eta ikerlariek harrera egingo dizuete.
- Probari buruzko informazioa jasoa eta baimen-orria sinatuko duzue.
- Gurasoetako bat kabina barruan eseriko da, haurra magalean duela.
- Aurikularrak erabilikon dituzue entzunezko estimuluak ez entzuteko, umetxoaren erantzunetan eragotzi ez dezazuen.
- Proba egingo da.
- Proba amaituta, zer moduz joan den azalduko dizuete, haurtxoa erne egon den, gustatu zaion...
- Umoetxoaren testuinguru linguistikoari buruzko informazioa eskatuko dizuete: garrantzitsua da kontestu elebakar edo elebidunean hazten ari den jakitea.
- Partehartzea eskertzeko, oparitxo bat oroigarri.
Izena emateko eta informazio gehiago, hemendik.
Erantzun
Sartu