Teknologia albisteak

Donald Trump-i Twitterreko pasahitza igarri diote

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-01 : 10:26

Astean kontatu genuen nola pasahitz seguruak izateko karaktere konbinazio konplikatu eta aleatorioak komeni diren. Halakorik ez zeukan bat, Donald Trump bera. @realDonaldTrump Twitterreko kontuan erraz erraz sartu zaio saiatu den programatzaiule bat, pasahitza asmatuta.

Victor Gevers zibersegurtasuneko programatzaile holandarrak aurkitu zuen, duela aste batzuk, zein zen Donald Trump-en Twitterreko kontuko pasahitza: maga2020! Ezaguna den bezala, MAGA da aspalditik Trumpen leloga, Make Amerika Great Again (Amerika Handia Berriro, nolabait), eta 2020ko hauteskunde kanpainako lelo nagusia ere horixe du.

Kontura sartu sen Gevers, baina ez zuen manipulatu. Segurtasunean lan egiten duen enpresa bateko langile da, eta "etikoki" Etxe Zuriko arduradunei jakinarazi zien zuloaren berri, eta haiek aldatu eta eskerrak eman zioten.

Twitterreko kontuan 817 milioi jarraitzaile ditu Trumpek. 2016an, Linkedin sare sozialetik espakatutako pasahitz multzo batean ikusi zen Trumpek han zeukana ere ez zela oso zaila: Yourefired edo "You're Fired", "Kaleratua izan zara", euskaraz. Trump-ek enpresa proiektuen inguruan zuen telebistako realityan (The Apprentice) erabiltzen zuen esaldi bat zen, lehiakide bat kaletatu behar zuen bakoitzean esaten ziotena.

Akaso etzi, astearteko hauteskunde egunean, AEBetako hauteskunde egunean, you're fired berari esango diote.

 

Erantzun

Sartu