Teknologia albisteak

Enpresa britainiar baten ideia: Teknologia ikasteko maileguak, interesik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-29 : 08:17

Bitxia iruditu zaigu start-up teknologiko honen negozio-eredua: ikasketak edo formakuntza ordaintzeko maileguak ematen dituzte, baina zero interesekoak eta beste komisiorik gabe. Knoma izena du enpresak, eta Fintech edo finantzekin lotutako ekonomiaren alorrean arreta deitu du. Inbertsio funtsa baten aldetik 23 milioi euroko finantzaketa lortu berri dute.

Erresuma Batuko proiektu bat da, eta formakuntza jarraitura gehiago dago enfokatua ikasketa unibertsitarioetara baino. 10.000 libera edo 11.000 euro arteko maileguak dira eskaintzen dituenak, epeka ordaintzeko noski, baina nonbait, agintzen dutenez horixe da originaltasuna, interesik gabe eta beste kuota edo komisiorik gabe. Hala ere, ordainketa zatiketa ere ez da oso luzea, 12 hilabete gehienez.

Orduan zein da negozio eredua? Formakuntza eskaintzen duten zentroei kobratuko diela Knoma. Ikasle gehiago erakar ditzakete hainbat zentrok, formakuntza ziklo berezitu gehiago eskaini formula erakargarri batekin, eta hortxe sortzen da negozioa.

Hau da, Knomaren bezeroak partaidetza onartzen duten ikaskuntza zentroak dira. Eta horrela, ikasketa jakin batzuk eskaintzen, zentroak edo Knomak mailegurik gabeko ordainketa atzeratua eskain dezakete sustapenean.

Ze eratako formakuntza, zentro edo eskaintza sartzen dira. Hona Knomak nonbait jada partaidetzat dituen zenbait erakunde. Sartu eta ikusi ze formakuntza eskaintza duten, nabaria denez enfoke teknologikoa dute denek:

Knomak berak aurkezten ditu bere webgunean partaidetza horiek eta beste batzuek zer eratako ikastaroak eskaintzen dituzten.

Erantzun

Sartu