Grafiko honek adierazten duena egia bada... badakizue nolako pasahitzak behar dituzuen hemendik aurrera. Karaktere gutxi eta sinpleko konbinazioak (zenbakiak bakarrik, eta letra xeheak bakarrik) ez doaz oso urrutira. Cracking metodoek, pasahitza aurkitzeko eraso informatiko batek, pasahitz batzuk oso erraz gaindi ditzakete, baina beste batzuekin ezingo lukete denbora tarte gizatiarretan.
Behar duzuna da gutxienez 10 bat karaktereko pasahitza, eta bertan karaktere mota konbinazio txukun bat: zenbakiak, letra larri eta xeheak, eta beste era bateko zeinu edo karaktere ortografiko batzuk.
Esate baterako, 16 karaktereko sorta bat:
Politak ezta? sortzea erraza da, Password Generator tresna erabili dugu guk. Kontua da nola gorde edo gogoratu horiek... Horretarako ere metodo seguruak eta praktikoak behar baitira.
Eta beste galderatxo... Password Generator cracker batzuek kudeatuko balute, eta bertan sortzen diren pasahitzak memorian gordeko balituzte gero erasoetan erabiltzeko? Ba kasu horretan, sistemak sortutakoak hartu, eta are luzatu edo eraldatu zure kontura:
Erantzun
Sartu