Teknologia albisteak

Euskampus Erresilientzia Programa: euskal ikerkuntza Covid-19ari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-28 : 16:54

Euskal Herriko (eta Akitaniako) zenbait ikergunek COVID19aren pandemiari lotutako askotariko erronkei aurre egiteko zenbait proiektu bultzatzeko hitzarmena egin dute. Euskampus Erresilientzia Programa deritzona. Deialdia bideratu ondoren bederatzi lankidetza proiektu onartu dituzte, 230.000 euroko funts batekin.

Euskampus Fundazioak koordinatuta, hauek dira ikerketan kolaboratuko duten erakundeak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia ikerteketa eta garapen teknologikoko zentroa, Donostia International Physics Center (DIPC), eta Bordeleko Unibertsitatea (UBx). Euskampus Erresilientzia Programa izeneko deialdiaren bidez iritsi ziren proposamenak, eta onartutakoen zerrenda jakinarazi da urri honetan.

Onartutako bederatzi proiektuak hauek dira:

  1. SARSense. Koronabirusaren detekziorako sentsore hobeak egiteko helburuz.
  2. Covid-AR. Antibiotikoen aurrean erresistentzia larritu handitu delarik pandemiaren garaian, horri buruzko ikerketa.
  3. EISCOVID-19. EAE eta Akitania Berriko konparaketa ikerketa, Covid-19k zer eragin izan duen, eta zer nolako kudeaketa eta kontrol neurri ezarri diren eskualde bakoitzean.
  4. BOTA-ROBOTA. Robot bat koronabirus inguruak desinfektatzeko gai izango denak, eta eraikin barruetan ateak irekitzeko gauza izango dena.
  5. URJES. Osoasun krisian sortutako gai juridiko eta etikoei erantzunak bilatzeko plangintza.
  6. INFECTON. Gaixotasun kutsakorren biomarkatzaile unibertsalen bilaketa. Ikusmen artifiziala eta ikasketa automatikoa aplikatuko dira tartean.
  7. CORTAR. SARS-CoV-2 errezeptorearen zuzentzea, gaixoen tratamenduan.
  8. RX-AI-Covid. Diagnostikoan laguntzeko sistema, toraxaren erradiografia eginez, arnasketa sindrome larriak detektatzeko.
  9. COnfVID19. Osasun kudeaketan pronostiko sistema egokiak garatzeko plana.

Informazio gehiago, hemen. Irudia urriaren 19an egindako aurkzpen ekitaldikoa da.

Erantzun

Sartu