Teknologia albisteak

Googlen 'Koronabirusa' bilatu eta euskarazko informazio txukuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-27 : 09:52

Google euskaraz baduzu konfiguratuta ordenagailuan, eta Hego Euskal Herrian egonda gutxienez, Koronabirusa bilatu eta informazio multzo bat eta grafiko sorta bat euskaraz erakutsiko dizkizu Googlek. Konfigurazioz kanpo ikusteko, uste dugu hau dela URL zuzena:

 

 Ikuspegi espainiar batetik emandako datuak dira, baina aldagai funtsezko gatzuk agertzen dira zenbaki eta grafikoetan. Tristeena, apaldu genuen hazkundearen kurba berriz zorroztu dela gorantz, kurba itxura gutxi duela oraingoz. Irudia handi ikusteko klik hemen.

Aholku sorta bat ere txukun euskaratuta du Googlek, emaitza interfazean ezkerretan agertzen den Aurre egiteko aholkuak klikatuz gero. Hora irudian, "izan atsegina zure buruarekin" alorrean zer dioen.

Sintomak, prebentzioa eta tratamenduak hiru fitxatan ageri diren informazio sorta bat ere aurkituko dugu. Prebentzioaren alorrean, maskararen aldeko mezua.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu