Dantzan.eus egiten duten bulegoan CO2 neurgailu bat jarri dutela ikusi dugu gaur. Gailu honek gela edo espazio itxi bateko airearen "garbitasuna" edo zirkulazioa neurtzen du, sentsore egokia izan daitekeelarik neurtzeko ea birusaren zabalkunderako giroa egokia den ala ez. Dantzaneko bulegoan 800eko neurri arriskutsu batean zeudelarik, 30 minutuz atea irekita, 500 ingurura jaitsi dute (maila egokia izan daiteke hori).
Dantzanen erosi dutena KKmoon markako gailu bat da, 90 euroan saltzen duena Amazonek. 10 eguneko atzerapena izan omen du erosketak, hortaz, akaso stock arazoekin dabiltza. Irakurri dugunez, gailu oinarrizko bat 35 euro ere izan daitezke.
Inguru itxietako aireztapenaren kontua inportantea da. Covid-19 kursatzeko arrisku faktore handienak toki itxietan daude eta hiru dira: pertsona asko toki gutxian egotea, maskararik ez erabiltzea, eta aireztapen falta. Aireztapenarena, gailu hauekin neurtu daiteke, besteak begi bistakoak eta zentzuna erabiltzearen ondorioz kalibratu daitezke.
Dantzan.eus-eko arduradun Oier Araolazak komentatu digunez, Jose Luis Jimenez ikerlari espainiarren zenbait bideotatik hartu zuten ideia C02 sentsoreak ideia ona izan daitezkeela. Euskal dantzaren munduko zenbait talde entsegu-lokaletarako ere halakoez hornitzeari ekin diote. Horretaz, nola euskal dantzariek beren kasu adaptatu behar izan duten pandemiara, inork kasurik egin gabe, artikulua idatzi du Araolazak bide batez.
Alemanian, joan den astean, Gobernuak 500 milioi euroko laguntza funtsa iragarri zuen eraikin publikoak, antzokiak, museoak eta ikastetxeak hobeto aireztatzeko sistemak ezartzeko. Eraikin bakoitzak 100.000 euro arteko laguntza jaso ditzake (erakunde pribatuak ez dira sartzen), eta C02 sentsoreen erosketa lagundutako elementuen barruan sartzen da. Alemaniakoaz informazioa ingelesez hemen.
Erantzun
Sartu