'42 Urduliz' campusak Telefonica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin osatu duten formakuntza zentroa izango da. Urdulizko Dorrean ezarriko da, eta 600 ikaslerentzako tokia izango du. Besteak beste diziplina hauek landuko dira: zibersegurtasuna, Big Data, adimen artifiziala, Blockchain edo IoT (Gauzen Internet) teknologiak
Formakuntza etengabearen inguruko kontzeptu batekin sortu da: Campusean onartua izateko, ez da aldez aurreko ezagutza teknikorik behar, ezta inolako titulaziorik ere, aski baita 18 urte baino gehiago izatea, eta, batik bat, ikasteko gogoa eta jarrera ona edukitzea eta lanari irmo ekitea. Sartzeko, bi fase gainditu beharko dira: izena emateko test bat (linean) eta 26 eguneko aldi presentzial bat, metodologiaren barruan "igerilekua" deitu dutena.
Izena eman edo onartua izateko ez da aldez aurreko ezagutza teknikorik behar, ezta inolako titulaziorik ere, aski baita 18 urte baino gehiago izatea, eta, batik bat, ikasteko gogoa eta lanerako jarrera irmoa edukitzea. Izena eman formulario honetatik informazio gehiago lortzeko.
Izatez, campusa doakoa izango da, aurrez aurrekoa eta eguneko 24 orduetan dago zabalik, asteko 7 egunetan, zure erritmoan ikasi ahal dezazun.
Urduliz Dorrea Urdulizen dagoen bulego eraikin eraberritua da. 1967-1968 urteetan eraiki zen “Mecánica de la Peña” enpresaren bulegoak ostatatzeko, eta 2018tik SPRIren ekimenez eraberritu da.
Informazio gehiago:
????????¿Quieres echar un primer vistazo a nuestro campus?
— 42 Urduliz (@42UrdulizFTef) October 17, 2020
2400 m2 distribuidos en cinco plantas y donde las competencias digitales y transversales convergen.
▶️https://t.co/uOSrZ6Yez6#42Network #42UrdulizFTef @fundacionTef @BizkaiaEmpresa pic.twitter.com/xCBloaM0vM
Erantzun
Sartu