Sustatu logoa Teknologia albisteak

Librezale: software librearen inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua

Sustatu
2020-10-25 12:21

Ikasturtearekin hasi zen martxan, baina orduan aipatzea pasatu, eta orain ekarriko dugu hona: Librezale elkarteak software librearen infuruko zalantzak euskaraz argitzeko zerbitzua martxan jarri du. #SoftwareLibreZalantzak delako ekimenak txat baten eran erantzungo ditu zure kezkak, dela Matrix plataforma libreko txat-kanaletik, dela Telegram-etik.

Hala iragarri zuen kanala Librezalek: "Software Libre Zalantzak txata martxan jarri dugu software librea erabiltzean sortutako zalantza eta arazoei irtenbide bat erabiltzaile euskaldunon artean emateko asmoz, elkar lagunduz. Baita eztabaidatzeko eta ondo pasatzeko ere! (...) Txat hau erdarazko beste batean oinarrituta dago. Gurera ekarrita, ikusirik hutsunea bazegoela esparru horretan euskal komunitatean eta erabiltzaile askok laguntza falta sumatzen dutela software librea erabiltzen hastean, une aproposa iruditu zitzaigun txata sortzeko. Beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu. Giro atsegina dago!"

Parte hartu eta zalantzak argitzeko:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu