Weeklypedia astero osatzen den buletin bat da, hainbat hizkuntzatan banatua, Wikipediako edizio bakoitzean astean izandako berrikuntzen berri ematen duena. Duela hilabete euskaratu zela, eta harpidetu zaitezke doan ostiralero Euskarazko Wikipediaren laburpen bat jasotzeko. Tresna hau Stephen LaPorte eta Mahmoud Hashemik programatzaile wikipedistek egin dute, eta kodea GitHub-en daukate. Bertan euskaratzeko aukera zegoela ikusirik, karaktere kate batzuk itzuli, eta horrela prestatu zen azpiegitura euskarazko mezuak bidaltzeko.
Postontzian jasotzeko,hemendik egin dezakezu. Sartu e-posta helbidea eta hori da. Astekari elektroniko bat jasoko duzu ostiralero zure postontzian.
Era berean, bidalitako aleak artxibatuta geratzen dira bertan. Buletinaren testua euskaraz dago, eta edukia metodo automatikoz erauzten da Euskarazko Wikipediaren jardunetik. Buletin bakoitza eduki hauek osatzen dute:
Eta datu estatistikoak ere etortzen dira:
Euskarazkora harpidetzeko, hemen. Adibide gisako ale bat, postontzian horrelakoak jasoko dituzu. Beste hizkuntza batzuetakoak ikusi eta harpidetzeko, ikus hemen eta sakatu Sign Up & Read Archive aukera gorrian.
Erantzun
Sartu