1.500 milioi dolar erre ondoren, Quibi itxiko dutela iragarri dute bere fundatzaileek, sei hilabete iraun duen streaming zerbitzuaren porrota zertifikatuz. Inbertsoreei zerbait itzultzeko geratzen omen zaie (350 milioi dolar), baina galera handiak izango zituzten askok, baita ere seguruenik konpainiaren bi fundatzaile nagusiek, Jeffrey Katzenberg ekoizleak (Disneyko exekutibo eta Dreamworks-en fundatzaile izana), eta Meg Whitman teknologien enpresariak (eBay-ko buru hainbat urtean). 2020ko porrot teknologiko handiena hau, duda barik.
Mugikorrera prestaturiko formatu laburreko eduki original mordoarekin egin zuen salto sareetara aplikazioak, baina ez dute inondik esperotako harpidetza kopururik ezta eraginik lortu ere. AEBetan 5 dolarreko harpidetza zen hilean, eta Europan dexente garestiagoa, 9 eurokoa. Teknikoki, filmak modu berezian zeuden grabatuak, eta ikuspegi bertikal zein horizontalarekin kontsumitu zitezkeen mugikorrean, eta telefonoa mugituz gero ikuspegia ere instantean aldatzen zen. Baina hasieran, ez zegoen eduki hori telebista arruntera igortzerik ere, eta hori ere oztopo alferrekoa zen (Twitch edo Youtube, aldiz, erraz samar ikus daitezke etxeko telebistan gaur egunean).
Eduki original mordoa sortu zuten, baina zerrendari begiratzen badiozue, inongo programa edo telesail izeik ez zaizue ezagun edo erdi-interesgarri suertatuko. Eduki-katalogo hori beste zerbitzu eta telebista ekoizle batzuei saltzen saiatu omen dira azken asteetan, ez arrakasta handiarekin. Orain merkealdiko prezioan joango dira, eta akaso agertuko dira Netflix edo beste toki batzuetan.
Pandemiaren urtean izan da Quibiren lantzamendua (apirilean), baina memeen munduan eta sare sozialetan beste hainbat zerbitzuk lortu dituzte milaka erreferentzia, eta Quibik batere ez. Ikus-entzunezkoen kontsumoak eta zerbitzuek gora egin duen sasoi batean egin du porrot Quibik, non eta beste hauek arrakastatsu ekin dioten:
Erantzun
Sartu