Jose Ramon Etxebarriari emango diote Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria
2020-10-16 22:50
Jose Ramon Etxebarriak (Gernika, Bizkaia, 1948) jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Sariaren bidez, Etxebarriari aitortu nahi diote euskararen normalizazioan zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpen "zabala", euskal kulturarekiko duen "konpromiso adierazgarria" eta bere obraren dibulgazioa. Etxebarriak Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, eta 1987an doktoratu zen EHUn.
Txioak (15)
-
Berria.eus @berriaJose Ramon Etxebarriak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Euskararen normalizazioan zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpen «zabala», eta euskal kulturarekiko duen «konpromiso adierazgarria» eskertu nahi izan diote. berria.eus/albisteak/1883…
-
Iñaki Petxarroman @petxarromanJoserra Etxebarriari emango diote Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Ederki merezia! berria.eus/albisteak/1883…
-
elkar Taldea @elkarJose Ramon Etxebarriari emango diote Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria euskararen normalizaziorako zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpena, euskal kulturarekiko konpromisoa eta bere obraren dibulgazioagatik ow.ly/BpiZ30rfgyG @berria
-
Mertxe Mugika Balanzategi @MertxeMugikaZorionak Jose Ramon Etxebarria! Benetan be ondo merezitako saria, itzela baita unibertsitateko ikerketan eta irakaskuntzan euskararen normalizazioari egindako ekarpena. Eta ezin ahaztu Santutxuko Gau Eskolaren sorreran egindako lana. Bejondeizula! berria.eus/albisteak/1883…
-
Iker Martinez de Lagos @iker5mZe poza Manuel Lekuona saria Joserra Etxebarriari jakitean! Merezitako saria, zorionak! berria.eus/albisteak/1883…
-
Iker Martinez de Lagos @iker5mZe poza Manuel Lekuona saria Joserra Etxebarriari emango diotela jakitean! Merezitako saria, zorionak! berria.eus/albisteak/1883…Joxan Garaialde @JGaraialde@iker5m Pankarta baten atzean, justuak ziren aldarrikapenak eskatzen, denbora gehien pasatu duen pertsonetako bat. Handia, Joserra. Zorionak!
-
Nekane @nekane_makaztui@ueu_orokorra Eskaeran jasotzeko prest argitalpenak@ueu.eus helbidean! Zorionak JOSERRAAA! berria.eus/albisteak/1883… pic.twitter.com/vvwIG5aPar
Erantzunak kargatzen...