Berrikuntzaren Eguna 2020, streaming bidez azaroaren 2an
Euskadiko (EAEko) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 20. astearen irekiera-ekitaldia Global Innovation Day 2020 ebentoa izango da, azaroaren 2an, astelehenarekin. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, streaming bidez emango du jardunaldia aurten, nahiz eta hizlariak berez, elkartuko diren Musikeneren egoitzan, Donostian.
Dani Álvarez kazetariak gidatuko du ekitaldia, eta besteak beste krisi-egoera arrakastaz gainditzen ari diren bost proiektu berritzaile erakutsiko dira.
Egitaraua
10.00. Ongietorria
10:02. Elkarrizketa Manuel Salaverriari, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidenteari
10:12. Román Arjona, Europako Batzordeko Zientzia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko ekonomialari burua. Europar Batasunean zientzia, ikerketa eta berrikuntza arloetan 2020an izan diren emaitzei eta Europako eskualdeen ekarpenari buruzko hitzaldia.
10:42. Krisi bati aurre egin dioten Euskadiko 5 berrikuntza kasu praktiko.
- Erlea Holgado, Alfa Hogar-eko Produktu eta Proiektu burua
- Carlos Bargos, Cáritas Bizkaia-ko zuzendaria
- Juan Antonio Arrieta, Centro Formativo Otxarkoaga-ko zuzendaria
- Pedro Subijana, Akelarre Jatetxeko jabe eta txef-a
- Iñaki Castresana, SDA Factory-ko zuzendari nagusia
11:12. Solasaldiak: “Berritu aurrera egiteko. Innobasqueren 2020ko Berrikuntza Txostenaren aurrerapena”
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria.
- Aitor Alapont, P4Q enpresako zuzendari nagusia.
- Nerea Aranguren, Ideko zentroko zuzendari gerentea eta DanobatGroup-eko Berrikuntzako zuzendaria
- Javier Ormazabal, Velatia konpainiako presidentea
- Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia.
11:57. Musika-pieza, Musikeneko ikasleek interpretatua
12:05. Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak XX. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko du
12:15. Agurra
Informazio gehiago Innobasqueren webgunean. Izena emateko, hemendik.
Erantzunak kargatzen...