Teknologia albisteak

Kantu bilaketa Android telefonoetan, halamoduzkoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-16 : 09:56

Googlek iragarri du soinuzko kantu-bilaketa aktibatu duela gaur Android telefonoetako bilaketa gadget-ean. Erdizka euskaratuta dagoela konprobatu dugu, baina ez duela balio euskarazko musika aurkitzeko, ezta oso ondo kantatuta ere. Alegia, euskal musikaren kasuan, pieza originala jarri Youtuben edo musika aparailuan, eta orduan ere ez du detektatzen.

Irudian adierazten dugu nola aktibatzen den funtzioa. Android mugikorretan aktibatu da oraingoz, ez iOS bertsioan. Android euskaraz egon daitekeela badakizue, ezta? ba hori, jarraitu instrukzioak.

  1. Klikatu Googleren bilaketa-widget edo alorreko mikroan.
  2. Entzuten... dioen pantaila agertuko zaizue. Esan orduan erdaraz, "What is this song" edo "Qué canción es ésta" edo "Quelle est cette chanson?". Euskaraz probatu dugu "zein abesti da hau" esanez eta ez du balio. Erdarazko esalditxoa botata, auto-bilaketa bat egingo du eta hurrengo pantailara bidaliko zaitu.
  3. Musika entzuten dioen interfazea agertzen da, eta hor, kantatu edo ahopeka egin musika (tarareatu?), edo jarri abesti bat beste gailu batean.

Ahopeka kantatuz... Sustatuko editoreak arrakasta izan du Oasisen bat ateratzen, baina ez beste artista batzuekin. Euskaraz, ezer ere ez, Lepoan hartu ondo kantatuta edo trai-la-ra eginda ere ez, ez Pantxoa eta Peio ez RIP ez dira agertzen. Eta, Shazamek egiten duen bezala, beste abesti bat jarri beste jogailu batean eta... Orduan ere, Ruper Ordorika jarri Youtuben eta ez du ezagutzen.

Tira, ba, guk euskaraz kantatu eta munduak ez digu ulertuko...

Meme hau, Jon Plazaolak zabaldua nonbait.

 

 

Erantzun

Sartu