Gaur munduko emakume baserritarren eguna da; edo emakume baserritarren munduko eguna, nahiago baduzue. Emakumea eta baserritarra hitzak elkartzen ditugunean, guztiok dakigu nortzuez ari garen, gutxi gorabehera: seme-alabak bizkarrean lotuta baratzera joaten diren emakumeez edo dozena bi behi eratzi eta gero umeak eskolarako janzten zituztenez.
Baserritarrak @onintzaenbeita "Eta hala ere, emakume hitza kendu eta baserritarra bakarrik uzten dugunean, jendeak gizonezko bat irudikatzen du traktorearen gainean." berria.eus/paperekoa/1881… Honen bidez: @berria
Nazioarteko egunak eta gure iruditeria. berria.eus/paperekoa/1881…
@onintzaenbeita Goraaaa! Gaur egungo baserritarrek arrastien kontauko doskue euren esperientzie! pic.twitter.com/NkzhQd61U2
@onintzaenbeita Gure amama Josefina kaletarra, Eibarko Errebalian jaiotakoa. Baserrira ezkondu. Zoriontsua zan bere neskame-esklabutzan. Elizak asko " lagundu" zion, gizon tantai batekin maitemintzeak ere bai.
Guztiok ezagutu dugu senarraren baserrira ezkondu, eta haren gurasoak zein haien neba-arrebak zaintzea tokatu zaion emakumeren bat. Euskal Herrian, dotearen parte izan da zaintza, eta gehienetan, emakumeen bizkarrera erori da. berria.eus/paperekoa/1881… @onintzaenbeita
Gaur, urriaren 15a, Emakume baserritarren eguna da. “Eta hala ere, emakume hitza kendu eta baserritarra bakarrik uzten dugunean, jendeak gizonezko bat irudikatzen du traktorearen gainean.”, @onintzaenbeita, ,@berria -n. Hausnartzeko berria.eus/paperekoa/1881…
.@onintzaenbeita : "Emakume baserritarrari lan asko egitea tokatu zaio: etxea, baratzea, umeak, senarra, zaharrak, lana...Ta hala ere, emakume hitza kendu eta baserritarra bakarrik uztean, jendeak gizonezko bat irudikatzen du traktorearen gainean" berria.eus/paperekoa/1881…
"Lehen zein orain emakume baserritarrari lan asko egitea tokatu zaio: etxea, baratzea, umeak, senarra, zaharrak, lana."@onintzaenbeita #lana #emakume #baserritarra berria.eus/paperekoa/1881…
Erantzun
Sartu