Teknologia albisteak

Aralarri buruzko dokumentala, Europako Natura ingurumen sarietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-14 : 09:35

Europako Batzordeak ingurumena zaintzeko Europako ekimenak saritzen ditu Natura 2000 sariekin. Gaur jakinaraziko dituzte saridunak sei kategoriatan, eta horietako batean Euskal Herriko proiektu bat da finalista. Komunikazio alorreko bost finalisten artean dago 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala. Arratsaldeko 17.30etatik aurrera, hemendik jarraitu ahal izango da ekitaldia, saridunak zein diren jakiteko.

Azken bi urteetan garatutako proiektuak saritzen dituzte Natura 2000 deialdi honetan. Hain zuzen ere, duela bi urtekoa da Aralarren inguruko dokumentala, Landarlan ingurumen elkarteakren eklimenez On Produkzioak ekoiztxeak osatua. Aralarko natur parkea, Gipuzkoa eta Nafarroa artean, sakonago ezagutzeko lan bat da.

PDF honetan zerrendatzen dira sei kategoriak eta atal bakoitzeko finalistak. Komunikazioaren alorreko beste protagonistak dira:

Hona 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentalaren trailerra, eta nola-egin-zen edo making of delakoa.

Informazio gehiago, Berriak duela egun batzuk argitaraturiko artikuluan.

 

 

Erantzun

Sartu