Teknologia albisteak

'Pirateria' behera doa oro har, baina liburuena gora

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-11 : 10:50

Espainiako Sortzaileen Koalizioaren arabera (Sgae, Cedro eta copyright eskubideen beste kudeatzaile batzuen elkartea), haiek pirateria deitzen dutenaren intzidentzia %5 jaitsi da Espainian, urtebete lehenagoko datuekin alderatuta (azterketa orain egin da publiko, 2020ko irailean, baina 2019 eta 2018 dira alderatzen dituen urteak). Hala ere, liburu digital legez kanpokoen kontsumoa salbuespena omen da, %10 hazi baita.

Hemen txostena bere grafikoekin, PDF formatuan. Datu batzuk laburtuko ditugu jarraian.

Musikaren kasuan, eduki digitalen kontsumo legala egiten dute erabiltzaileen bi herenek, eta heren batek legez kanpkoa, eta egonkor daude bi zifrak nahiz eta behera egin duten biek (%67tik &66ra, eta %32tik %30era).

Film eta telesailen kasuan, ikus-entzunezkoak, era berean bikoitza da kontsumo legala, legez kanpkokoarkin alderatuta, eta bi kasuetan legala gora doa eta legez kanpokoa behera.

Liburuen kasuan, salmenta legalak gora egin dute, eta %43tik %48ra igaro dira, baina kontsumo legez kanpokoa ere bai, %03etik %33ra, hor beraz, %10eko igoera hori. Espainiako legez kanpoko liburuen ze merkatu dagoen ikusteko, adibiderako balioko dizue epublibre.org webguneak,

Goiko kategoria horietan, askoz nabarmenagoa da kontsumo legala pirata baino, baina berdinduago dago egoera futbol harpidetzen munduan: %33 legezkoa eta %22a legez kanpokoa (joera, dena den, legezkoaren aldekoa da, %27 / %25 egoera berdinduago baitzegoen iaz).

Eta legez kanpokoaren parekotasuna sektore bitxi batean da handiena: partituren kontsumoan. %6ak legalki kontsumitzen du, erosketarik tartean izan ez arren; %3k legalki erosi izan ditu, baina kontsumitzaileen %5ak legez kanpo lortzen ditu hauek.

Prentsa eta aldizkarien legez kanpoko kontsumoa ere legala baino handiagoa omen da.

 

Erantzun

Sartu