Mikel Asurmendi kazetariak Begizolia izeneko bloga ireki du Blogak.eus komunitatean, 13 urtez Argiarenean izan duen Katebegia izenekoari jarraipena emanez.
2007ko apirilaren 19an egin zuen Katebegian lehen alea Asurmendik: Krisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan.
2020ko apirilaren 30ean, berriz, arrazoiak arrazoi, bere azkena utzi zuen idatzia
Duela egun batzuk, irailaren 25ean ireki zuen Begizolia izenekoa, politikaren eta literaturaren (h)egian jarduteko intentzioarekin. "Begiak zoli, belarriak prest, oraindik ere hobeto entzuten ikasi behar dudalakoan bainago, baita hitzak tamainan erabiltzen ikasi ere. (...) , erreala iritsi ezin dugunez, irrealean bizi gara, surrealismoan bizi ere. Begizolia-rako hautatutako irudiak erakustera –aditzera– ematen digunez, errealean ezin bizi, irrealean bizitzen ikasi behar dugu; eta nihaurek artean bizirauteko surrealismo dosi batzuk hartu beharko ditut."
Irudi surrealista hori, Luis Buñuel eta Salvador Daliren film batekoa (Un chien andalou), goiburuan du eta artikulu hau ilustratzen ari da.
Harrezkero, sarrera batzuk utzi ditu Asurmendik, hala nola Covid 19ari buruz, edo bakea eta indarkeria kontzeptuez (Amets Arzallusen gogoeta batzuk tarteko), edo musika iruzkinak, Mikel Urdangarin edo Doctor Deseo aipatzeko.
Bloga euskaraz erraz sortzeko, Asurmendik egin duzen bezala, erabili Blogak.eus.
Erantzun
Sartu