Teknologia albisteak

DA 2020: Salmenta gune digital bateratu bat, standen ordez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-08 : 15:29

Gaur jakinarazi du Durangoko Azokak (DA) nola izango den abenduko aurtengo edizioa, azokaren 55.a. Ez da erakusmahai edo standik izango Landako aretoan. Saltoki fisikoen faltan, salemntta gune digital bat irekiko azoka egunetan, abenduaren 4tik 8ra.

Hala ere, zuzeneko liburu aurkezpenak eta kontzertuak egingo dira, bai Landako gunean eta baita Plateruena kafe antzokian. Jarduera presentzial hauetarako aforo mugatua egongo da eta aldez aurretik izena eman beharko da. Edonola ere, streaming bidez ere emango dituzte ekitaldiak.

Salmenta puntu bakarra izango den denda digitalaren inguruan, izen-ematea ireki da jada Durangoko Azokaren webguneko intranetetik, eta doakoa izango da bertan salmenta puntua eta produktuak izatea. Hori bai, salmenten %12ko komisioa hartuko du Azokak, kudeaketa eta logistika gastuei aurre egin ahal izateko. Urriaren 22a arte dago irekita izena emateko epe hau.

Atzo egindako ekitaldian, edizioaren leloa ere aurkeztu zuren, Tau-pa-DA!, eta kartela, Ana Pikazak egindakoa.

Erantzun

Sartu