Teknologia albisteak

Hizkelan jardunaldia, aurten online: lanbide heziketa eta lana euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-10 : 16:00

Hizkelan akronimo bat da: Lanbide Heziketa eta lana euskaraz. Izen horrekin Lanekik urtero antolatzen du jardunaldia; Laneki delari Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko Elkartea. Aurtengo jardunaldia, V. edizioa, pandemiaren egoeragatik online izango da, urriaren 20an, asteartearekin.

Urriaren 20an, 9etatik aurrera, hemen aktibatuko da streaming zerbitzua.

Izena emateko, hemendik


Egitaraua

9:15. Sarrera

9:30. Ikastetxeetako praktikak.

  • 17+1 Garapen iraunkorrerako helburuak, Easo Politeknikoa LHII
  • ETHAZIko erronketan euskara, Bidasoa LHII

9:40. Komunikazio gaitasuna.

  • Komunikazio gaitasuna ETHAZIn. Tknikako aditu batekin.
  • Ikastetxeetako esperientziak. Monte Alberti LHII eta Nazaret BHIP
  • Komunikazio gaitasuna lanbidean. Andoni Egaña.

10:15. Tresnak

  • Itzulpen automatikoa
  • Aplikazioen itzulpenak: Transifex eta Odoo.
  • Hiztegi kolaboratiboa
  • Heziraul.eus

10:20. Lantokiko prestakuntza eta duala euskaraz-

10:40 Agurra. Andoni Egaña oroigarrien banaketa.

Erantzun

Sartu