Teknologia albisteak

'Alardea' telesailak fan mordoa ditu Brasilen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-08 : 12:54

ETB1ek atzo estreinatutako telesailak (Alardea) ustekabeko audientzia eta arrakasta probisionala lortu du, non eta Brasilen. Itxura batean Itziar Ituño aktoreak ospea lortu du herrialde hartan Netflix-eko La Casa de Papel telesailaren bitartez; eta jarraitzaileen artean abisua emana zegoen telesail berria ikusi ahal izango zela streaming bidez. Itxura batean, Ituñoren pertsonaia izena, Amaia, trending ere bilakatu omen da Brasilen Twitterren. Lehen atala galdu bazenuen, hemen dago Nahieran plataforman.

Brasildarren artean Twitterren izandako iruzkin batzuk jaso ditugu:

Honek ez du ezer ulertu, baina zoragarria iruditu zaio:

Beste honek Zorionak = Parabens elkarketa primeran egin du:

Ingelesezko iruzkinak ere aurkitu ditugu.

Goikoak dio, ez dut hitzik ulertu ez bada "da". Zer ulertu ote du ba... Errusierazko baiezkoa ere ba da 'da'.

Euskaldunen iruzkinen artean, aldeko eta kontrako iritziak. Batzuentzat lan ona, beste batzuentzat ez sinesgarritasun handikoa. Akats teknikoei erreparatu dienik ere bada, bat baino gehiago. ETBk, bere aldetik, nabarmendu du audientzia datu onak izan zituela estreinaldiak.

Erantzun

Sartu