Teknologia albisteak

Gasteizko Mazoka marrazkigintza azokan berritasunak aurten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-07 : 18:05

Gasteizko Mazoka marrazki azokaren 6. edizioa izango da aurtengo abenduan, eta hartarako lanak aurkezteko epea irekita dago jada, urriaren 23a arte. Edizio berezia izango da pandemiagatik: Mazoka.org webgunean jarriko dira lanak.

Webgunea moldatu egingo da garai berrirako. Galeria edo erakusleihoa duen mazokalari bakoitzak ekintzarako gonbidapen-botoi batzuk izango ditu bertan, eta bakoitzaren denda pertsonalera eramango dute; horrela, erosotasun osoz erosi ahal izango dira lanak, eta kontsultak egin ahal izango zaizkie egileei.

40 postu egongo dira Mazoka birtual honetan, eta izena eman beharra dago aukeratua izateko. Era berean, beka bat ere eskaintzen du Mazokak, marrazkigintza, animazio, diseinu edo arte ederretako ikasleei zuzenduta

Dena den, dena ez da izango birtuala, hautatutako marrazkilari bakoitzaren erakusketa bat egingo da Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian. Era berean, lehen aldiz, mazokalari guztiak egileen katalogoan sartuko dira, eta paperean jaso ahal izango da lan hori, edo PDFa deskargatu webgunetik.

Bekarako eta parte hartzeko deialdiari dagokion informazio osoa, hemen.

Erantzun

Sartu