Teknologia albisteak

Natur Zientzien 4. topaketan, aldaketa globalei begirada, baina hemengo ikuspegitik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-06 : 08:57

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ4T Natur Zientzien 4. Topaketa izango da 2020ko azaroaren 7an eta 8an.
Aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz; baina urrutira begiratu gabe, Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak une batez alde batera utzita, inguruko gatazkak izango ditugu jomu topaketak.

Helburuak:

  • Ingurumenari eragile mota bakoitzak egindako ekarpenak partekatzea.
  • Ingurumenaren inguruko eragileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea.
  • Euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatzea.
  • Ingurumen gaiak euskaraz jorratzea.
  • Herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutzera ematea.
  • Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Nori zuzendua:

  • Natur zientziak eta Ingurumen arloko ikerketa taldeetako kideei.
  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.
  • Naturaren kudeatzaileei.
  • Ingurumen arlorrean eskumenak dituzten erakundeei.
  • Natur Elkarteetako kideei.
  • Naturzaleei.
  • Natur hezitzaile eta irakasleei.
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori.

Egitaraua, hemen. Izen ematea eta informazio gehiago, jardunaldien webgunean: https://www.nztopaketa.eus

Eguneraketa, urriak 27.  Jardunaldia 2021eko UDABERRIRA ATZERATU da, pandemia egoeragatik,

Erantzun

Sartu