Teknologia albisteak

Kulturan belaunaldi aldaketa egiteko garaia da; jardunaldi bat Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-05 : 15:10

Berrikuntza eta Kulturari buruzko 4. Jardunaldi Birtuala urriaren 15 eta 16an egingo da Karraskan espazioan, Bilbon. Lelo hau jarri diote jardunaldiei: "Sustraiak eta kimuak: Ezagutzaren transferentzia eta sorkuntzaren balioa". Kultura zerbitzuetan belaunaldi erreleboa tokatzen dela adierazi nahi dute lelo horrekin, "kimuek" hartu behar dutela aurrekoengandik ezagutza eta sorkuntzarako bidea egin.

Jardunaldian deiak dio: "XX. mendeko 80ko hamarkadan, arte eta kultura zerbitzu eta ekimen berrien eklosioa sortu zen. XXI. mendeko hirugarren hamarkada hasten den honetan badakigu belaunaldien arteko erreleboa naturala eta ezinbestekoa dela. Denbora igarotzeak erreleboa dakar, baina gure sorkuntza erakundeetan ez da modu egokian pentsatu eta planifikatu."

Helburua da "une batez geldiarazten saiatzea, prozesu natural hori ikasteko prozesu nola bihur dezakegun pentsatzeko, gure erakundeek behar dutena berrikusteko talentua eta ezagutza kudeatzeari dagokionez, sustraietatik zein kimuetatik etorri".

Jardunaldiaren osagarri interesgarri bat "esperientzien mintegia" izango da. Sei kasu praktiko izango dira, eta horiei esker ikusi ahalko dugu ezagutzaren transferentzia nola aplikatzen den, ikuspegi eta betebehar desberdinetatik, belaunaldien arteko lankidetzaren balioa nabarmenduz.

Egitarau osoa, hemen.

 

Erantzun

Sartu