Teknologia albisteak

CAF-Elhuyar Sariak 2021 aurkeztu dira, bi sormen-bekarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar
2020-10-04 : 09:40

CAF-Elhuyar sarien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.
Elhuyarrek antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresarekin batera, NEIKER-Tecnaliaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz. 2021. urteko deialdia ireki da eta lanak otsailaren 12 arte aurkeztu ahalko dira cafelhuyarsariak@elhuyar.eus helbidean.

Kategoriak eta sariak

Hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa: dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak eta sorkuntza-beka.

Dibulgazio-artikulu originalak.

Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago:

  • Dibulgazio-artikulu orokorrak. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
  • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak.

  • Kategoria honetan, 2020an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.

Zientzia gizartean sorkuntza-beka.

  • Kategoria honetan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Arlo zientifiko-teknologikoa eta gizartea harremanetan jartzea izango da haien muina. Saria: 5.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat.

Horrez gain, NEIKER sari berezia dago. Lehen bi kategoriatako lanen artetik (dibulgazio artikuluak eta kazetaritzakoak) lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio sari hori. Beste sariekin bateragarria izango da; alegia, lehen sektoreko lan onenak beste kategoria bateko onena ere baden kasuan bi sariak jasoko ditu. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.

Oinarri guztiak ikusteko sakatu hemen.

Azken urtetan saritutako sorkuntza-bekak ikusteko sakatu hemen.

 

Informazio gehiago:

Elhuyar
Ana Galarraga Aiestaran
Zelai Haundi 3, Osinalde
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943363040; luzapena: 210
cafelhuyarsariak@elhuyar.eus 
http://cafelhuyarsariak.elhuyar.eus 

 

Erantzun

Sartu