Teknologia albisteak

Trumpek Covid positibo eman du 75 urterekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-02 : 09:42

Goizaldeko albistea da, Donald Trump AEBetako presidenteak jakinarazi du Covid-19arekin positibo eman duela, baita bere emazte Melaniak ere, eta biak berrogeialdian sartuko direla. 75 urte ditu Trumpek eta hortaz arrisku taldeetan legoke: AEBetako kasuen arabera, %3ko hilkortasun tasa dute adin horretakoek. Beste azterketa baten arabera, %30eko aukera du Trumpek batere sintomarik gabe igarotzeko infekzioa.

Eneko Axpe fisikari euskaldunak jakinarazi du Twitterren hilkortasun tasarena, %3 hori. Epidemiez arduratzen den CDC zentro estatubatuattak %2 eta %6aren arteko da hilkortasuna.

Beste datua, asintomatikoena, azterketa honetatik da. Ekainekoa da azterketa eta batez ere Txinako zenbait hiritako datuetan oinarritzen da.

Trump eta emaztearen kasuaren iturria Etxe Zuriko kolaboratzaile batekin lotu dute: Hope Hicks, zeinak lau aldiz bidaiatu duen Trump-ekin Air Force One hegazkinean aste honetan: joan-etorriak izan dura asteartean Cleveland hirira, non Trump-ek debatea izan zuen Joe Biden bere aurkariarekin (79 urteko gizona); eta asteazkenean Minnesotara, non Duluth hirian 3.000 lagunentzako mitina eman zuen: nagusiki distantzia sozialik eta maskararik gabeko ebentoa izan zen, baina aire librean, aireportuko pistan.

Atzo, Hicksek sintomak zituela jakin ondoren, ez zuen gehiago bidaiatu Trump bikotearekin, baina hala ere Trumpek hegazkina hartu zuen eta kanpaina eguna izan zuen New Jerseyn, dozenaka lagunekin elkartuz. Gauez Etxe Zurira itzuli zirenean jakinarazi zuten euren positiboa.

AEBetan 7.2 milioi Covid kasu positibo zenbatu dira 2020. urte honetan, eta 207.000 hildako.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu