Urriko ostegunetan Estralurtarrak hitzaldi-zikloa egingo da Bilbon. Lasai: ez da Discovery katean ikusten diren estralurtarren inguruko pitokerien bilduma bat, baizik eta Lurraz gaindiko bizitza eta adimenaren aukera kosmikoaz ekarpen serioak dituzten zientzialari eta dibulgatzaileen ziklo bat.
Lehenbizikoa izango da euskaraz, eta hurrengoak berriz, gazeleraz (baina behintzat Itziar Lakari euskaraz galdetzeko aukera seguru izango dela). Antolatzaileak dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura saila, eta Zirkulu Eszeptikoa.
Hortaz , urriaren 1ean hasita, 19.00etan eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren sotoko prentsa aretoan (aforo murriztua, segurtasun neurriekin, osatu arte), 19.00etan egun guztietan. Streaming bidez ere jarraitu ahal zago dira, hemendik.
Erantzun
Sartu