Teknologia albisteak

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko aukera Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-01 : 15:56

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa da, UEUk eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatua, eta publiko egin du 2020-2021 ikasturtearen programan. Aurreko edizioan koronabirusaren pandemiagatik zintzilik geratu zen hitzaldiren bat berriro agertuko da edizio honetan, adibidez Aitor Esteban EAJko Espainiako Kongresuko diputatuak Lakota indiarren hizkuntzaz emango duena.

Urriaren 14an izango da lehen hitzaldia, eta ordura arte dago matrikula egiteko epea, ikastaro osorako, ze banan banako izen ematea ere posible da. Hemen informazio osoa horretarako.

Tratatuko diren hizkuntza eta hizlarien zerrenda, honakoa:

  • Urriak 14, kurdueta eta amazig (berbereen hizkuntza), Karlos Zurutuza kazetariarekin.
  • Urriak 21. Sorabiera, Alemaniako hizkuntza eslaviar gutxitua, Ivan Igartua EHUko hizkuntzalari eta eslavistarekin.
  • Azaroak 16. Lakota hizkuntza, Aitor Estebanekin.
  • Abenduak 16. Nasa Yuwe hizkuntza, Kolonbiako mintzaira indigena. Hizlariak: Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kideak.
  • Urtarrilak 29. Gasteizen egiten ari diren AnHitzak programaren berri, honen koordinatzaile Ruben Sanchezekin.
  • Otsailak 17. Mankanyera, afrikar hizkuntza, Guinea Bissaukoa, bertako Jorge Naur Mango Barairekin (egun Gipuzkoan bizi da).
  • Martxoak 17. Geureari begira, Pirinioetako euskalkiak, zuberera eta erronkariera, Argitxu Camus eta Alberto Angosekin.
  • Apirilak 21. Kalaallisut, Groenlandiako Inuit herriaren hizkuntza. Txerra Rodriguez eta Eider Palmou hizlari.

Erantzun

Sartu