Durango 1936 Kultur Elkarteak duela egun gutxi izandako urteurren bateko gertaerak berregin ditu bere webgunean kronika baten bidez: 1936ko Durangoko bonbardaketa (1936ko irailaren 25ekoa) eta mendekuzko fusilamenduak. Durangon 1937ko martxoaren 31n gertatu zen Euskal Herriko bonbardaketarik bortitz eta ezagunenetakoa, baina beste egun honetako gertakariak larriak izan ziren eta gogoan edukitzekoak dira.
1936ko irailaren 25ean faxisten hegazkinek lau bonba jaurti zituzten Durangon, horietako bat Ezkurdiko frontoian. Hamabi lagun hil zituen bonba horrek. Frontoian pilotan eta inguruan atseden hartzen ari ziren milizianoak eta errefuxiatuak izan ziren hildakoak. Gipuzkoarrak gehienak, tartean ez zegoen durangarrik. Beste hiru bonbek ez zuten hildakorik eragin.
Sarraskia ikusita, hildako milizianoen kideek, mendeku gosez, koarteltzat zeukaten Neverseko mojen konbentura jo zuten arnak hartzea, eta haiekin Durangoko kartzela asaltatu zuten. Preso zeuden 22 durangar bertatik atera eta kanposantuan fusilatu zituzten.
Irakurri historia Durango1936.org webgunean.
Erantzun
Sartu