Teknologia albisteak

Toribio Etxeberria sarien 30. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-03 : 16:11

Toribio Etxebarria sariak 30. ediziora iritsiko dira aurten. Hiru hamarkada dira Eibarko Udalak, ekonomia sustapeneko zenbait erakunderekin batera, Toribio Etxeberria intelektual eta enpresa-sortzailearen izena daraman ekimen hau sortu zela. Edizio berezi honetan, lau sari izango dira, enpresa ideietarako (egitasmo edo gauzatiak), bakoitza 10.500 eurokoa (eta laguntza gehigarriak). Epea urriaren 14a arte dago izena emateko.

Hiru kategoria daude sarietan, 3.ean sari bikoitza dagoelarik:

  • Enpresa asmo saria: Banaka zein taldeetan enpresa-ekimen berriak aurkezten dituztenei zuzendua, batez ere zientzia-teknologia arloan.
  • Enpresa berriarentzako saria: Ezagutza edo/eta zientzia-teknologia arloetan intentsiboak diren enpresei zuzendua, Sariaren babesa beren jarduera sendotu/ondu behar dutenei. Eta baita berrikuntzan oinarrituriko produktu edo prozesu berri bat sortzeko prozesuan dauden enpresak.
  • Eibarko Udalaren sari berezia, Kalitate eta berrikuntza arloetan, merkaturako balio argia duen proposamena, talde ekintzailearen konpromisoa eta inbertitzeko eta enplegua sortzeko potentziala duten ekimenak. Bereziki, espezializazio estrategikoko arloetako batean: manufaktura aurreratua (mikroprezisio eta robotikaren mekanika), energian eta kirol jarduerak.

Azken alor hau bikoitza da, Eibarko bertako ekimen bat sarituko da batetik, eta besteren bat gainera.

Lau kasuetan, beraz, 10.500 euroko saria ematen du Eibarko Udalak, eta horrez gain, aholkularitza, babes eta formakuntza mailako zenbait laguntza ematen dituzte honako erakundeek:

Izena emateko prozedura, urriaren 14a bitartean irekita, hemendik egin behar da. Partehartzeari buruzko informazio gehiago,hemen.

Erantzun

Sartu