Teknologia albisteak

Covid-19ari buruzko informazioa Teknopolisen eta Zientzia.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-25 : 12:45

Elhuyarren euskarazko zientzia dibulgazioak erronka bereziari heldu dio azken asteetan: Covid-19 pandemiaren inguruko informazio atala ireki dute Zientzia.eus webgunean, eta Teknopolis telebistako saio beteranoan, bihar larunbata hasten den denboraldi berrian, koronabirusaren gaiak atal berezitua izango du. Zorionak eta... diskrepantziatik: COVID-19 letraxehetzeko garaia iritsi zaigu akaso, ezta? 

2020-2021 denboraldi honetako Teknopolis saioa aste honetan aurkeztu zuen Elhuuyarrek. Iñaki Leturiak jarraituko du aurkezle eta ko-zuzendari, zuzendaritzan Nagore Rementeria lagun duela. Berritasunen artean, esan bezala, Covid-19 gaitzaren inguruko atala izango duela, Ana Galarragaren eskutik. Koronabirusari buruzko azken berriak, jakingarriak eta oinarrizko informazioa eskainiko ditu Galarragak.

Saioak larunbat eguerdiko 13.00etan izango dute lehen pasea ETB1en, esan bezala irailaren 26an hasita. Denboraldia nola aurkeztu zuten, hemen prentsaurrekoaren kronika.

Norteko Ferrokarrila irratsaioa ere hilabete honetan hasi zuten, eta lehen saioa, irailaren 18koa, Covid-19ari buruzkoa izan zen. Hain zuzen ere, Zientzia.eus atarira igota dagoaudioa, Koronabirusaren gaineko atal berri horretara.

COVID-19 edo Covid-19 idatzi beharraz... letra larrien alde zintzo ari dira Elhuyar eta Berria eta gehienak Euskaltzaindiak eta UZEIk forma hori erabaki zutenetik, baina dagoeneko nazioarteko hedabide gehienak letra xeheekin ari dira, Covid-19 eta baita covid-19 ere.

Erantzun

Sartu