Teknologia albisteak

European Researchers’ Night 2020, Ikertzaileen Gaua, Euskal Herrian ere bai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-22 : 08:13

Ikertzaileen Europako Gaua irailaren 25ean (ostirala) eta 26an (larunbata) ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin. Zientzia-dibulgazioa oinarri duen egitasmo honek tailerrak, bideokonferentziak eta mahai-inguruak izango ditu. Ikertzaileen Gaua edo European Researchers’ Night delako programa Europako 350 hiritan gauzatzen da aldi berean eta ikerketa mundua eta herritarren arteko zubia izan nahi du, ikertzaileen lanak gizarteari ekartzen dizkion onurak eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagut ditzaten. Aurtengo egoera berezia dela eta ekitaldiaren jarduera nagusia “Koronabirusa eta datorren etorkizuna” mahai-inguruak izango dira. Deustuko Bidarte Jauregia izango dira bi saio aurreikusiak, 19.00etatik 21.00etara, Deustuko Bidarte Jauregian. Online jarraitzeko aukera ere izango da,

Egitaraua

Irailaren 25ean, 19:00etan:

  • Ugo Mayor (Ikerbasqueko ikertzailea, UPV/EHU): “Tests, tests, tests. Los retos del diagnóstico en una pandemia emergente”
  • José Antonio Lozano (Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPV/EHU): “Inteligencia artificial y matemáticas para analizar la pandemia”
  • Guillermo Quindós (Mikrobiologiako katedraduna, UPV/EHU): “Covid 19: vacunas y postpandemia”
  • Arantxa Gorostiaga (Psikologiako irakaslea, UPV/EHU): “¿Cómo nos afecta la pandemia psicológicamente?”


Irailaren 26an, 19:00etan:

  • Sara de la Rica (Ekonomiako katedraduna, UPV/EHU): “Las perspectivas económicas tras la pandemia”
  • Eduardo Maiz (Basurtuko Ospitaleko zuzendari-kudeatzailea): “La atención sanitaria del COVID: pasado, presente y el incierto futuro”
  • Juan Ignacio Pérez (Fisiologiako katedraduna, UPV/EHU): “Relaciones entre ciencia y sociedad: ¿Cambiarán para bien o para mal?”

Online ere jarraitzeko aukera izango da.

Informazio gehiago, Zientzia Kaieran.

Erantzun

Sartu