Teknologia albisteak

Kultura publikoak ezagutzen: jardunaldia eta aholkularitza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-23 : 13:47

"Kultura publikoak ezagutzen" izeneko lehen jardunaldia antolatu du Euskadiko Artxibo Historikoak. Bilbon izango da biltzarra, irailaren 29an. Aurrez aurreko parte hartzea bada, Artxiboaren egoitzan bertan Bilbon. baina streaming bidez ere emango dute (hala ere, presentzialki doazenek aholkularitza pertsonalizaturako aukera izango dute. Izena eman daiteke hemendik.

Egitaraua

9.45. Erregistratzea.

10:00 Aurkezpen instituzionala.

10:10 Publikoen garapena: definizioa eta ezaugarriak. Xabi Paya.

10:40. Publikoen garapena: azken berrikuntzen ikuspegi kritikoa. Fernando Bayón.

11:10 Galderentzako txanda.

11:30 Mahai ingurua: Hemengo praktika onak.

  • Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea: Aitor Bengoetxea.
  • Artedrama: Iasone Parada.
  • Doos kolektiboa: Jemima Cano.
  • Koordinatzailea: Enara García.

12:30 Galderentzako Txanda.

13:00 Amaiera.

13:10 Aurrez aurreko aholkularitza. Fernando Bayón, Xabier Paya, Enara García.

Azken puntu hori parte-hartzaile guztiei eskaintzen zaien aholkularitza pertsonalizatua da, hizlari nagusiekin pertsonalki puntu batzuk komentatzeko, hala nahi izanez gero.

Erantzun

Sartu