Bihar larunbata, Bergarako Laboratorium museoan,. Europako Ondarearen Jardunaldien barruan brontze aleazioa sortuko dute labe batean eta brontzezko trena bat ekoiztuko dute molde bat erabiliz, Brontze Aroan egiten zen bezela. Bi saio daude: 10:00etatik 12:00etara bat, eta hurrengoa 12:30etatik 14:30ra.
Uste dugu aizkora bat izango dela ekoiztuko dutena. Brontze Aroa, Europan, duela 4.500 eta 3.000 urte artean garatu zen. Lehenbizi Egeoan, Grezia inguruan, daude datatuta material batzuk, eta gero, seguruenik indoeuroparren hedapenarekin zabaldu zen Europako mendebaldean zehar, ekialdetik etorritako olde demografiko eta kultural batean.
Informazio gehiago hemen. Adi, izena eman beharra dago eta. Irudia brontzearekin egindako jarduera batzuetakoa da.
Laboratorium 2015ean irekitako zientzia museoa da. Bergarako ikerkuntza zientifiko historikoaren tradizioari jarraitzen dio: jakina den bezala, herriko Errege Seminarioan aurkitu zuten wolframioa Elhuyar anaiek. Museoa Errekalde jaurgian kokatzen da gaur egun.
Erantzun
Sartu