Teknologia albisteak

Uhinak Bekak: pentsamendu kritikoa euskaraz lantzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-17 : 16:51

Burujabetza, ekonomia, feminismoa, hizkuntza, kultura, historia... Pentsamendu kritikoa sustatzeko, gai horien gaineko hausnarketa eta artikulu luzeak sustatu nahian sortu ditutze Uhinak Bekak Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioak. Proiektuaren aurkezpena zein amaierako lana euskaraz aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 1a arte dago irekita.

Sei beka emango dituzte, bakoitza 500 eurokoa, alorretan banatuta:

  • Burujabetza eta estatugintza: beka bat
  • Ekonomia eta sindikalgintza: bi beka
  • Feminismoa: beka bat
  • Euskara, kulturgintza: beka bat
  • Iragana, etorkizuna eta iruditegi soziala: beka bat

Era berean, EHUko “Subiranotasuna Europako Herrietan" masterraren baitan egiten den master amaierako lan
hoberenari ere beka bat emango zaio.

Bekara aurkezteko kurrikulumaz eta beste betekizun batzuez gain, 3.000 eta 3.500 karaktere arteko proiektuaren laburpen bat aurkeztu beharko da. Beka eskainiz gero, entregatu beharko den lana 75.000 eta 120.000 karaktere artekoa izan beharko da. Gorago aipatu bezala, euskaraz.

Informazio gehiago Iratzarren webgunean, eta oinarri zehatzak PDF honetan.

Erantzun

Sartu