Zuhaitz eta landareak identifikatzeko kuriositaterik izan duzu sekula? tresna honek lagun diezazuke: Picture This aplikazioa. Oso txukun dabilela ematen du, baina oso erabilpen mugatua du doako bertsioan. Erabiltzaile benetan aktiboa izatekotan, ordaintzea ondo etor dakizuke.
Aproba egin dugu Sustatu normalean idazten dugun industrialdean landare batzuk identifikatzera jaitsita. Argazki honetan ikusten den flora ez-zainduari erreparatu diogu:
Landare baten ostoetara hurbildu, egin argazkia eta segundu batzuetan badugu erantzuna.
Aplikazioa bakarrik ingelesez dago, eta hortaz, izen ingelesak ematen dizkigu Picture This-ek. Baina tira, izen zientifikoa ere hor dugu eta hori pasatuta euskarazko Wikipediarik, euskarazko aldagaira ere iritsi ahal izango gara gehienetan. Kasu honetan:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Prunus_laurocerasus
Gerezi-erramua da, beraz... Beste bi landaretara ere zuzendu dugu kamera. Horra emaitza:
Kasu honetan dira: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ailanthus_altissima ailantoa eta https://eu.wikipedia.org/wiki/Populus_nigra Makal beltza.
Azterturiko hiru espezietarik, bi kanpokoak (bat inbaditzailea, ailantoa), eta bat bertako bertakoa, makal beltza.
Azken irudian ikusten den bezala, argazkietan batzuetan beste elementu batzuk ere detektatzen ditu: lorezaintzara begirako aholkuak eta komunitate bat baitago Picture This-en inguruan. Hori bai, ordainpekoa, eta adi doako bertsioan oso astuna baita aplikazioa ordainpekoa instalatzera bultzatzen.
Interesatzen bazaizu, hona bertsioak:Android
Plantnetekin ze alde ote du? Hura ere doakoa da. Ez du maiz asmatzen baina nahiko ongi dabilela esango nuke