Teknologia albisteak

Pintada matxista eta ultrak egin dizkiote Pikara Magazineri Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-15 : 15:40

Astelehen honetan, Pikara Magazine-ren erredakzioa pintada matxistekin agertu da berriro. Laugarren aldia da 2020an Bilbon egoitza duen aldizkariaren aurka mota horretako erasoa gertatzen dela. Pintadek irain misoginoak adierazten dituzte, ultra-eskuineko konspirazioen eta Incel mezu misoginoen matxisten konnotazioak dituztenak.

Zakil bat eta OK Charos erakusleihoaren alde batean, eta Putas de Soros bestean. Eta argazkian ikusten ez den baten bat ere bai (La violencia no tiene género, indarkeriak ez dauka generorik) edo Fuera Charos de nuestros barrios.

Ez da lehen aldia Pikarak halakoak jasaten dituena, euren salaketan adierazten duten bezala. 

Charos delakoa irain misogino gisa erabiltzen dute ultra matxista espainolek. Estatu Batuetan gorpuztutako Incel mugimenduaren Espainiako bertsio behintzat semantikoarekin lotu daiteke, zeinak sorburua Forocoches denetariko foro kirten espainolean duen. Lengoaia horren lexiko multzo bat artikulu honetan aurkitu dugu. Charo delakoa, adibidez, intentzio politikoak erakusten dituen emakume espainiar progresista da, irainzaleen eskemen arabera PSOE edo Podemoskoa litzatekeena. 

Soros, berriz, George Soros da, jatorri hungariar judutarreko aberats estatubatuar bat, politikoki motibatutako kanpainak eta ekimenak bultzatu izan dituena. Horrenbeste, bere biografiak ziurtatzen du, baina kontua da Sorosen kontrako alderdi zehatrz batzuetako salaketak pilatu direla azken urteotan konspirazio-teorien gai tipikoetako bat bihurtu delarik. Edozein kontu gustatzen ez zaizuna? "Sorosek finantziatzen du eta horregatik ari da zabaltzen, bere interes ezkutuak bultzatzeko eta ez berezko interea duelako". Horrela lotu izan dute bere izena Koronabirusaren Plandemia konspirazioekin (baita Euskal Herrian eta euskaraz ere) edo QAnon konspirazio teoriekin. Sorosen aurkako konspirazioaren teoria hauetan, bera judu jatorrikoa izanik, antisemitismo zantzuak daudela esan daiteke, eta hori ultraeskuinaren zeinu da.

Erantzun

Sartu