Teknologia albisteak

Irratigintza ekimena, nola egin irratia 21. mendean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-17 : 09:23

Ainhoa Ezeiza irakasleak irratigintza proiektua jarri du martxan. EHUko Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaia da Ezeizak ematen duena, eta bertarako prestatu du materiala. Baina ez hori bakarrik, denokin partekatzea erabaki du blog baten bidez eta bideo-tutorialekin.

Hona adibidez, Ainhoa Ezeiza Audacity programa nola erabil daitekeen azaltzen. Audio ediziorako programarik baliagarrienetako bat. Software libre eta doakoa da, eta sistema eragile nagusietarako egokitua dago.

Teknikaren alorrak ukitzeaz gain, irratsaioak praktikoki egin egin nahi ditu Ezeizak. Lau irratsaio aurreikusi ditu, eta deia egin du inork edo talderen batek kolaboratu nahi badu, kontaktuan jartzeko. Hauek dira egin asmo dituen saioak:

  • Haurrei zuzendutako irratsaioa (datorren astean izena erabakita egongo da, baita sintonia ere!)
  • Euskal musika eta poesia irratsaioa (hau ere ikuspegi hezitzailetik sortua)
  • Hezkuntzaren inguruko hausnarketak eta debateak
  • Gai librea, beti ikuspegi pedagogikotik edo didaktikotik landua

Blogean kontatu duenez, Hitzketa taldeak agertu du jada prestutasuna Irratgintza ekimen honetan parte hartzeko.

Jarraitzeko proiektua:

 

Erantzun

Sartu