Pandemiaren garaian, bereziki itxialdi ia globalean, online negozio batzuek aurrera egin dute. Netflix da adibide ba t, diotenez. Ikaragarriko hazkundea izan duen beste zerbitzu bat OnlyFans da, porno pertsonalizatua saltzea uzten duen zerbitzu bat: martxotik, %75eko hileroko hazkundea ari da izaten irabazi eta erabiltzaileetan.
Harpidetza pertsonalen bidez funtzionatzen du OnlyFans-ek. Sortzaile bakoitzak, prezio, epe eta zerbitzu batzuk iragartzen ditu, eta erabiltzaileek harpidetza erabaki dezakete. Sortzailea, kasu honetan, norberaren pornoa ekoizten duen pertsona izan ohi da, emakumezkoak asko, baina gizonezkoak ere.
Neurri handi batean, Reddit-en itzalean hazi da OnlyFans. Auto-porno kanalen ugaritasuna handia da Reddit-en: norberak bere buruari egindako argazkiak partekatzen gozatzen duen jende asko dago, eta kontsumitzaileak zer esanik ez. Amateur horietako askok eboluzionatu dute OnlyFans-era: irudi muestra bat erakutsi Reddit-en, baina jario "gogorragoa" edo ugariago eskaini OnlyFans-en, eta baita ere eskaera pertsonalak atenditzeko aukera.
Hemen eskaintza baten partea:
Goiko saltzaile honek doako kontua ere badu, preview gisa materiala ikus dezazun: Klik egin lasai hemen, edukia doan da, baina alta eman behar duzu OnlyFans-en biluziak ikusteko, beraz SFW.
Neska baten estekak erakutsi dizkizugu, hemen beste bat gizonezko batena. Pertsonaia famaturik ere gehitu da negozio honetara: ez bakarrik porno izarrak, baita Cardi B rap kantaria ere. Bestalde, prostituzioaren sektorean ere sexu-langile askok erabili izan dute pandemiako hilabete hauetan urrutiko sexu birtuala saltzeko
Harpidetza oinarrizkoez gain, kontsumitzaile-sortzaile tratu pribatuak ere egon daitezke; propinak eta banan banako transakzioak, item pertsonalizatuak lortzeko. Egile batzuek bideo-deiak ere egingo dituzte bezeroekin, baina beste batzuek ez.
Porno-sortzaile amateur asko sortu ditu OnlyFans-ek, baina asko profesionalizatzen ari dira, diru-iturri handia izan daitekeelako. Twitterreko hari honek deskribatzen du top-topean dagoen sortzaile baten lana: eduki eta post-orduan analisiak, publizitate kanalen ebaluazioa, Excel orriak, sortzaileen arteko foroak...
Erantzun
Sartu