Gari Garaialde argazkilariak fotografia tailerra antolatu du EHUren eskutik datozen hilabeteetan, urritik abendura (baina izen-ematea irekia dago jada, irailaren 28a arte). Argazkiaren teknika baino gehiago, argazkilaritza dokumentala egiteko tailerra izango da. Euskarazko tailerra izango da, eta EHUren Donostiako kanpusean izango dira saioak.
Hala azaltzen du argazkilariak zioa: "Argazkia helburua izan beharrean, tailer honetan argazkia beste xede batetara iristeko tresna bezala erabiltzen saiatuko gara. (...) Gure helburua ez da argazki perfektuak lortzea, kontatu nahi dugun hori modu egoki batean kontatzen lagunduko diguten irudiak ekoiztea baizik. (...). Gramatika eta sintaxi arauak ez dira bakarrik literatura egiteko errespetatu eta bete behar. Kazetari-kronika egiteko, zuzen idatzi beharra dagoen bezala, argazkilaritza dokumentala egiteko ere, baldintza tekniko eta estetikoak ikasi eta errespetatzea ezinbestekoa da. Hala ere, gure tailerrean kontatzeko arauak zuzenketa teknikoari gailenduko zaizkio.
25 ordu izango dira, asteazken arratsaldeetan urriaren 7tik abenduaren 9ra. 60 eurokoa da matrikula. Saioak, Donostian. Hemen informazio gehiago eta matrikularako argibideak.
Erantzun
Sartu