Teknologia albisteak

Bizkaian baditun!, argazkiak ikusgai Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-11 : 11:21

Formatu handiko hamabi argazki ipini ditzte Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Bizkaian baditun! Itsas landa inguruneko emakumeak du izena erakusketak. Gema Arrugaeta argazkilariaren formatu handiko hamabi argazkiotan, lehen sektorean lanean hamabi emakumeren egunerokoa agrri da.

 

Gaittun elkarteak bultzatzen du erakusketa. 2017an sortu zen Gaittun, "Itsasoko eta landa eremuko emakumeak ahalduntzeko eta gure lana leku guztietara zabaltzeko, hirietara ere bai" elkarteko partaide Iratxe Martinez Mazagaren hitzetan.

Hainbat belaunalditako emakumeen lekukotasunak jasotzen dituzte irudiek, “soroetan, itsasoan, familia hazten… beharrean aritu den eta gure kultura, gure historia eta gure hizkuntza kontserbetan jakin duen emakumeen belaunaldiari egindako omenaldia” burutu nahi izan dute.

Argazkiak irailaren 28ra arte ikusi ahal izango da, dohainikm Batzar Nagusien erakusketa aretoan, astelehenetik ostiralera goizetan, 08:00etatik 15:00etara. Bestetik, katalogoko erako liburua ere plazaratu dau Gaittun elkarteak, erakusketako emakumeen argazkiak eta haien historiak sakonago lantzen dituena.



Erantzun

Sartu