Kontseiluak eskatu du laster hastera doan ikasturte berezi honetan, pandemiaren meatxupean egin beharko den ikasturtean, euskararen gaia erdigunean jarri beharko dela. Kontseiluak zabaldutako prentsa-oharrean nabarmentzen denez, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren esanetan, «orain arte, tamalez, ezer gutxi entzuten ari da ikasturte berriaren eskolaratzean euskararen gaiak izan beharreko arretaz». Bihar eta etzi dira ikasturteak hastekoak Euskal Herriko eskola gehienetan.
Hainbat neurri zehatz proposatu ditu Kontseiluak lanketarako.
Pandemiaren aurretik ardura zuen Kontseiluak ikasleen euskara gaitasunarekin, eta itxialdiak ezagutzan eragin dituen kalte-ondorioei erreparatu beharra ezinbestekoa zela uste zuen. Hala ere, ikasleen artean hizkuntza-arrakalak sortzeko aukeraren larritasunak talka egin du errealitatearekin, Kontseiluaren iritziz.
Irudia da Jaurlaritzaren kanpaina batekoa, ikastetxeetan Koronabirusari aurre egiteko neurriak proposatzen dituena.
Erantzun
Sartu