Demokraziak etimologikoki herriaren boterea esan nahi duela irakatsi zigun Kontxik greziera klasikoko klaseetan eta horrela esanda, gauza ederra dirudi. Zehatz esplikatzen zigun, hala ere, Grezia klasikoan emakumeak eta txiroak ez zirela herria. Beraz, herriaren boterea ez zen hain herriarena: gizonena zen, batez ere. Orain esaten digute demokrazia gehiengoaren nahiak gidatzen duela.
Gehiengoak beti ez dauka arrazoi osoa. berria.eus/paperekoa/1881…
@onintzaenbeita Gure demokrazia honetan, gehiengoz hartzen dira erabakiak, justuak izan ala ez. Horrek esan nahi du gutxiengoen eskubideak gehiengoak aitortu eta onartu behar dituela. Demokraziak ez du, berez, ezer bermatzen.
✍️ 'Gehiengoa', @onintzaenbeita-ren #Bira zutabea berria.eus/paperekoa/1881… pic.twitter.com/pmmg3vTa8K
Erantzun
Sartu