Teknologia albisteak

Disparateak eta gorrotoa espainiar prentsan: gaztelera, hizkuntza zapaldua Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-05 : 17:43

El Mundo egunkariak argitaratu zuen joan den astean pitokeria: "Donostiak espainola (gaztelera) baztertzen du, 'Euskararen hiriburu' bilakatzeko". Udalaren hizkuntza plangintza bat aitzakiatzat hartuta, gaztelania Gipuzkoako hiriburutik ezabatu nahi dela salatzen du Madrilgo egunkari nazionalista eskuindarrak. Gaur beste agerkari batean, txorakeria gehiago: errotulo euskaldunen diktadura dagoela Donostian...

Berriz ere, euskararen erabilpena sustatzeko neurriak hartzen dira sekulako bazterketa balitz gaztelaniarentzat, non eta hizkuntzarik bada diglosiarik pairatzen duenik Donostian, hori euskara den.

El Mundoko estekak eduki itxi batera eramaten du, eta ez dugu jarriko hemen. Baina Burbuja.info denetariko foro espainolean (Forocoches bezala, gai batekin hasi baina kirtenkerien auspotze-leku bihurtu dena), irakur daitezke iruzkin euskarafobikoak, ezaguna egingo zaigun gaitegi batetik hartuak:

  • "Inork hitz egiten du Baskongadetan hizkuntza artifizial hori. Nire amaren familia partzialki Durangokoa da (ez dira meketoak) eta ez dakite batua eta ez dute ikasteko intentziorik 0 baliogarritasun duelako".
  • Txakurren hizkuntza da euskara.
  • Boikot totala. Beste aukerarik ez dago. Asfixia ekonomikoa esanekoak bihurtzen diren arte.
  • Ñoñostin ondo heziek gaztelaniaz hitz egiten dute. Baskuenzea da lau kashero eta lau borrokilaren kontua.
  • Hizkuntza komunikatzeko tresna da. Zer nahi duzu, espainolak, zeinak balio duen 500 milioi lagunekin komunikatzeko, ala euskara...

Hona albisteak txiolari euskaldunen artean izan dituen errekazio batzuk, Sustaturen Saretik atalak jasoak.

El Español agerkarian disparate eta gorroto gehiago. Estekarik eman ez, eta irudia jarri diogu albiste originalari artikulu horretatik. Ez du merezi gehiago zerrikeriak.

 

Erantzun

Sartu