Teknologia albisteak

2 urte 4 hilabete, estreinaldirako informazio praktikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-04 : 09:54

Hurrengo egunetan estreinatuko da euskal hiriburu batzuetan Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala. Intsumisioaren borroka kontatzen du filmak. Informazio praktikoa, nola lortu sarrerak, jarraian.

 

Hiribiruetako lehen estreinaldiak hiru hiri hauetakoak dira.

Dokumentalak Espainiako derrigorrezko soldadutzaren aurka borrokatu zuten Euskal Herriko sei lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldadutzari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela armadan sartzea bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Lander Garrok zuzendu du filma, eta ekoizpena Izar Films eta Labrit Multimediak egin dute. Euskaraz eta gaztelaniaz dira testigantzak eta kontakizuna, eta bi hizkuntzetan halaber azpidatziak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago