Erik Zubiria programatzaile eta diseinatzaile euskaldunak garatutako Batu Ta Batu jokoak lantzamendu komertziala izan du Xbox One, Switch eta Steam (PCrako) plataformetan. Ingelesez dago dokumentatua lantzamendua egin duen 2Awesome Studio enpresaren orrian, baina Game Erauntsiak jakinarazi duenez, euskaraz ere jokatu daiteke.
Play Station 4-rako bertsioa ere badago, baina ez euskaraz. Gainerako bertsioetan, zenbait hizkuntza aukeran, katalana, txinera eta japoniera ere bai, esate baterako. 5 euro eskas kostatzen da erosketa. Horra aukeretan nola aukeratu dezakezun euskara:
Puzzle erako jokoa da Batu Ta Batu, kolorezko blokeak mugituz ariketa batzuk egitea da koxka: kolore berekoak batzea, funtsean. 10 modu ditu jokoak, eta ehundaka maila. Bakarka edo zenbait jokalariren artean jokatu daiteke (lau arte), baina presentzialki denok batera, ez baitago online bertsiorik oraingoz.
Erik Zubiria denetarako garatzailea da, diseinua grafikoko portafolio bat ere badu bere webgunean (EZSD.net) eta musika ere konposatzen du: Batu Ta Batu jokoaren prestatuko soinu banda Bandcamp-en dago. Oñatin sortua, Holandan bizi da Erik Zubiria eta bere lehen joko garapena da Batu Ta Batu.
Hemen joko erakustaldi bat, ordu laurdenekoa:
Erantzun
Sartu